XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

r eta s zuzenen arteko ebaki-puntua (1 puntua), a eta e planoen arteko elkargunearen puntu bat da.

d planoarekin gauza bera egiten badugu, m eta n zuzenak aurkituko ditugu eta hauek elkar ebakitzen dute a eta e-ren arteko elkargunearen beste puntu batetan (2 puntua).

1 eta 2 puntuak lotuta, a eta e-ren arteko e elkargunea lortuko dugu.

33. irudian bi planoren arteko elkargunea sistema diedrikoan nola lortu erakusten da. 33 ird..

a2 eta e2-ren arteko B" ebaki puntua, e elkargunearen traza bertikala da.

Honen proiekzio horizontala lortzeko B"-tik lurlerroarekiko elkartzuta eraikiko dugu, hau ebaki arte.

Ebaki-puntu hori B` izango da.

a1 eta e1-en arteko ebaki-puntua H`, elkargunearen traza horizontala da.

Bere traza bertikala H" lurlerroan aurkituko dugu.

Trazaren proiekzio bertikalak (B" eta H") lotuta e" elkargunearen proiekzio bertikala lortuko dugu eta trazaren proiekzio horizontalak (B` eta H`) lotuta e` elkargunearen proiekzio horizontala.

Laburtuta, e zuzenaren puntu guztiak, aldi berean a eta e bi planoenak dira.

e zuzenaren trazak ere bai, eta traza hauek bi planoen trazetan egon behar dute aldi berean.